Emakumeen garrantzia literaturan balioan jartzeko proiektua burutu dute Batxlergo 1. mailan

 

Batxilergoko 1. mailako Sandra, Nahia eta Swatik emakumeek literaturan izan duten garrantziari buruzko proiektu bat burutu dute eta Ikastolako komunitatearekin partekatu nahi izan dute:

Historian zehar hainbat emakume itzalpean egon da, hau da, oso pertsona gutxik hauen izena eta beraien bizitzari buruzko datuak ezagutzen ditu. Hala eta guztiz ere, oso garrantzitsuak izan dira, izan ere, haiek egindako lanak mundu osoan eragina izan du. Zoritxarrez, askok bere identitatea izkutatu behar izan dute eta gaur egun, oraindik, ez daukate merezi duten errekonozimendua. 

Guk egindako proiektu honetan emakume hauen hainbat datu, idazlan eta izenak ezagutaraztea nahi dugu. Horrela, emakumeek landutako literatura itzalpetik atera nahiko genuke.

Hemen proposatzen dizuegu 3 joko interesgarri, hara ailegatzeko hemen klick egin. Sartzeko  erabiltzailea eskatuko du, baina “entrar como invitado” jartzen duen tokian klickatzen baduzu sartuko zara.

Animatu eta parte hartu jokoetan!