DBH eta Batxilergoko euskara, gaztelania eta historia arloetan ordezkapenak burutzeko lan eskaintza

 

Laudio Ikastolak DBH eta Batxilergoko euskara, gaztelania eta historia ikasarloetan ordezkapenak betetzeko behar besteko titulazioa duten irakasleak behar ditu. Horrez gain, ondorengo titulazioak ere beharrezkoak izango dira:

     · EGA edo titulazio baliokidea.

     · Bigarren Hezkuntza irakaskuntza masterra (CAP).

Hautagaien gainerako titulazio osagarriak eta Ikastolen Elkartearen EKI metodologiaren inguruko ezagupenak eta esperientzia ere baloratuko dira.

Interesdunek curriculuma helarazi  www.laudioikastola.eus web guneko lan-poltsa atala baliatuta.