Euskararen zuhaitza atondu dugu

Euskararen Nazioarteko Eguna ate joka dugula, Ahobizi eta Belarriprest Ikastolara hurbildu zaizkigu Euskararen Zuhaitza atontzen laguntzera. Trikiti eta bibolin doinuek lagunduta Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasle eta familiek euskararekiko konpromisoak jasotzen zituzten hostoez apaindu zuten Euskararen Zuhaitza eta trukean txokolate gozoa dastatu ahal izan zuten.