LHko PT irakaslea eta BHko irakaslea ingenieritza gradua goi mailako musikarekin duena
Laudio Ikastolak 2019/20 ikasturterako lanpostu bi eskaintzen ditu:
- Lehen Hezkuntzako Pedagogia Terapeutiko irakaslea. EGA edo titulazio baliokidea beharrezkoa izango da. Teknologia alorreko ezagupenak, hizkuntzak eta Ikastolen Elkarteko metodologiarekin eskarmentua baloratuko dira.
- Ingeniaritza gradua eta goi mailako musika ikasketak dituen Bigarren Hezkuntzako irakaslea. Bigarren Hezkuntza irakaskuntza masterra (CAP) eta EGA edo titulazio baliokidea beharrezkoak izango dira. Ikastolen Elkartearen EKI metodologiaren inguruko ezagupenak eta esperientzia izatea baloratuko da.
Interesatuek curriculuma helarazi uztailaren 2a arte curriculumak@laudioikastola.eus helbidera edo Ikastolako idazkaritzara.