Antxiñe Mendizabal idazleak "Katti beti endredatzen" liburua aurkeztu die LH4ko ikasleei

LH4.mailan "Katti beti endredatzen" liburua irakurri dugu eta liburu horren idazlea, Antxiñe Mendizabal, liburuari buruz eta idazle lanbideari buruz hitz igitera bisitan etorri zitzaigun.

Liburua dibertigarria izateaz gain, idazlearen nondik norakoak ezagutzea, askoz ere interesgarriagoa iruditu zaigu.

Hemen dituzue besteak beste gure artean bildutako eritzi batzuk eta Antxiñeren bisitaldiaren argazki batzuk.

•    Garazi: “Idazleak liburua sinatu zigun eta niri ilusio handia egin zidan!”

•    Izadi: “Antxinek oso ondo eta gozo hitz egin zigun. Gu eazagutu Gabe, gurekin oso jatorra izan zen!”.

•    Malen Zabala: “Niri oso bitxia iruditu zitzaidan kontatu zigunean zelan hasten dan ipuinak idazten, hau da, istorio txikietatik abiatzen da ondoren, lotu egiten ditu eta azkenik, ipuina idazten du. Ene!”

•    Maider Ortega:“Oso jatorra iruditu zitzaidan gainera ikasle guztiei sinatzeaz gain, “ dedikatoria” ezberdinak egin zizkigun, pertsonalak eta maitasunez beterikoak”.

•    Malen Fernandez: “Bere ipuinak errealismo puntu handia dute eta gehienetan pertsonaiak bere familiakoak izaten dira ezaugarriak antzekoak izaten dituztelarik” .

•    Naia Saratxaga:”Antxinek esan zigun oso kuxkuxera zela eta entzuten zituen “txutxumutxu” guztiak istorio bihurtzen zituela”.

•    Iñaki: “Niri liburua oso  farregarria iruditu zait”.

•    Ariane: “Bere liburuak ekarri zizkigun eta badirudi guztiak nahiko barregarriak direla. Nik hurrengo baten “Nire alabak ez dauka erremediorik” irakurriko dut”.

•    Maider Ramirez: “Atzo liburu batean pertsona askok parte hartzen dutela ikasi nuen: ilustratzailea, maketagilea,…Ene bada!”

•    Aritza: “Harrituta geratu nintzen entzutean, gutxi gora-behera, liburuko 1€ irabazten zutela…ze gutxi!

•    Nahie Larizgoitia: “Txikitan oso-oso  lotsatia zela esan zigun eta orain, oso zabala eta jatorra dela ikusi dugu. Nola liteke ba?”