LH2ko ikasleek hiru eguneko barnetegia burutu dute Lurraska ingurugiro zentroan

Martxoaren erdialdean, Lehen Hezkuntzako  2.mailakoak Lurraskako barnetegian egon ginen. Lagunen artean esperientzia polita bizi izan genuen eta denetarik egin dugu: baratzeko lanak ezagutu eta egin, animaliak zaindu  eta zaldi gainean igo, basoan ibili, bertako landareak aztertu  eta hauekin lantxo eder bat ere egin genuen. Eta nola ez, sukaldaritzako tailer batean parte hartu eta erroskila goxoak egin  genituen.

Hiru egun zoragarri horietan bizitakoaren argazki batzuk erakutsi nahi dizkizuegu!!

Ondo segi eta hurrengorarte!!

Etiquetas: