Agenda 21 taldea Laudio Herriko Ondarea ari da lantzen ikasturtean zehar

Ikasturte honetan Ikastolako Agenda 21 taldeak Laudio herriko Ondarea izango du aztergai. Gelaz gela gaia aurkezteko ekimena abiatu dute Ikastolako sarrerako informazio taulan gaia azaltzeko egindako lanak aurkeztuz.

Oso gai zabala da aurtengoa, inguru naturalaren ondarea kultura-ondarearekin erabat lotuta dagoelako eta materiala, ukitu ahal dena alegia (eraikinak, paisaiak, arkeologia-guneak, industria-egiturak, etab.), edo inmateriala (hizkuntza, artea, musika, tradizioa, elezaharrak, herri-abestiak, naturari buruzko sinesmenak, sineskeriak, mitologia eta erlijioari loturikoak, besteak beste) izan daiteke.

Lehen Hezkuntzako ikasle talde bat Laudio inguruko hainbat dorretxe, baserri eta eraikin esanguratsu bisitatu eta gaiaren aurkezpenarako muralean txertatu ditu. Ikasturtean zehar gaiarekin lotutako informazioa jasotzeko ekimenak eta ekintzak burutuko ditugu Ikastolako maila guztietan Agenda 21 taldeak egindako proposamenarekin bat eginez.

Etiquetas: