“Bidezko merkataritzako” produktuz betetako saskiaren zozketa

Urte berriari hasiera emateko produktu goxoz betetako saski  bat beti izaten da lagungarri… 
Dakizuenez, abenduak 20an DBH 3. mailako ikasleok “Bidezko merkataritzako” kafea  saltzen aritu ginen. Produktuarekin batera banatutako boletoen zozketan  ateratako zenbaki saritua ondorengo hau izan zen: 69. 
Sariduna berehala azaldu arren hemen aipatzea beharrezkotzat jotzen genuen guztiok jakinaren gainean egon zaitezten. 
Era berean, jakinarazi nahi dizuegu ekintza honen bitartez lortu dugula guztira 1160 euro batzea dagoeneko Oxfam GKEari emana izan dena.

DBH 3. mailako ikasleok eskerrak eman nahi dizuegu kafe erosketan parte hartu zenuten guztioi zuen ekarpenarengatik. 

Mila esker  eta urte berri on !!!