Ikasbidaiaren aldeko moda desfilea antolatu dute DBH4ko ikasleek

DBH4ko ikasleak ikasbidaiaren aldeko ekimenak prestatzen jarraitzen dute. Herriko hainbat arropa denda eta ileapaindegien laguntzarekin moda desfilea antolatu dute abenduaren 14rako, ostirala, 19:00etan, Ikastolako kiroldegian.

Sarrerak 3 eurotan salgai jarri dituzte.

Desfile egunerako hainbat emanaldi eta sorpresa ari dira prestatzen. Horrez gain, hainbat sari eskuratzeko aukera eskainiko dute esmanaldian zehar. Sari nagusia saldutako sarreren artean egingo den zozketaren bidez banatuko dute eta gainerakoak euro baten truke salgai dituzten boletoen artean egingo dituzten zozketen bidez. Anima zaitez DBH4koak laguntzen eta... zorte on!

Etiquetas: