LHko 5. mailakoek 2. mailakoentzako xake txapelketa antolatu dute

Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasle talde batek 2. mailako ikasleei zuzendutako Xake txapelketa antolatu dute ikasturte amaierako astean. Maila ezberdinetako ikasleak aritu dira ekintzan elkarrekin. Azken egunean finalak jokatu ondoren txapelketa amaitu duten guztiek diploma eskuratu dute. Giro aparta sortu da ekimenean eta denek datorren urtean errepekitzako gogoa agertu dute.