158 mugikor eta 80 kargadore bildu dituzte "Gatazkarik gabeko teknologia" kanpainan

150 mugikor eta 80 kargadore! Bai, hauek dira DBH 3. mailako ikasleok aurtengo kanpainian jaso dugun mugikor eta kargadore kopurua. Pasadan asteartean, ekainak 19an, joan ginen Alboan erakundera eramatera eta harrera goxoa eskaintzeaz gain animatu gintuzten zeregin honetan jarraitzen.  Hantxe ikusi genuen jasota zuten mugikor pila bat eta esan ziguten ongi zeuden batzuk berrerabiliko ziren bitartean besteetatik hainbat osagai berziklatzeko aprobetxatuko zituztela. Galiziako berziklapen planta batera bidaltzeko prest zeuden guk eramandakoekin batera…

Bisita honen ostean, Oxfam gobernu kanpoko erakundera abiatu ginen. Han gogoratu genuen hurrengo egunean errefuxiatuen nazioarteko eguna zela eta geure familien migrazio kasuen inguruan hausnar arazi ziguten. Interesgarria izan zen ezagutzea erakunde honek 90 herrialdetan  erantzuten diztuzten lehentasunak: larrialdeak, goseteak, ezberdintasuna, emakumeen eskubideak eta bidezko merkataritza. Azken hau pizkat hobeto ezagutzeko Oxfamen dendara joan ginen non amaitutzat eman genuen gure elkartasunezko bisitak.

 

Etiquetas: