Parkeko zuhaitzak eta Arrañoko loreak ezagutzeko txangoa
Udaberri eroak oparitutako goiz ederrari esker, ikastolako Euskara Taldeak Lamuza parketik eta Arraño menditik antolatutako txango gidatua gozatzeko aukera izan zuten parte hartzaileek. Eguraldi aldakorrak ekarri ohi duen giro argitsuak ederragoak agertu zizkigun parkeko zuhaitzak eta Arrañoko loreak. Gure inguruetako naturaren gaineko gauza berriak ikasteaz gainera, jardun baliogarria izan zen familien arteko hartu-eman moduan. Hurrengo ikasturteari begira ekimen gehiago antolatzeko ideiak partekatu genituen, beti ere, eskola komunitatea osatzen dugun guztion artean (ikasleak, familiak eta langileak) euskararen erabilgarritasuna eta ahozkotasuna sustatzea helburu.