Sexu-identitate aniztasuna landu dute DBHko mikroipuin eta olerki lehiaketan

Miren Llano Carrero eta Peio Gomez Goitia saritu berri dituzte Laudio Ikastolako DBHko ikasleen arteko mikroipuin eta olerki lehiaketan. Liburuaren Nazioarteko Egunarekin batera banatu zituzten sariak, 90 eta 60 euroko bonoak liburuetan erabiltzeko.

Aurtengoan sexu-identitatearen aniztasuna izan da ikasleek beraien lanetan islatutako gaia. Hizkuntza mintegiko irakasleek ikasleen lanen kalitatea eta lortutako parte hartze maila azpimarratu dituzte emaitzak ezagutzean.

 

1. SARIA
MIREN LLANO CARRERO-DBH1B

Askea

Txoriak bezalakoa izan nahiko nuke, askea.
Gizarte honetatik alde egin.
Dana okerra da. Neska jaio bazara, neska sentitu behar zarelako. Hori esaten du nire amonak.
Neska bazara, mutilak ere gustuko behar dituzu, aitonak.
Amak ez die ezer esan, nik bezala. Badakigu zer gertatuko den.
Baina, beste gauzetan murgilduta nago, adibidez, aitari zerbait prestatzen.
Orain, Grezian dago, lanean. Eta zerbait polita egin nahi nion, bueltatzen den egunerako.
Egia esaterako, beldur naiz, aitak ere, ez daki ezer, eta bere erantzuna zer izango den ez dakit.
Ama lasai egoteko esaten dit, eta masailean musu bat ematen dit.
Baina ez da nahikoa.

 

Bihotz Askeak

Neska itxura,
mutila bihotza.
Odol beroa,
ezpain alaiak.

Neska izan,
neskak maitatu.
Mutila izan,
mutilak maitatu.

Begiak itxi,
bihotza zabaldu,
Gure munduko kateak
erditik moztu.

Hegoak askatu
eta hegan egin.
Bihotz askeak izango gara
zu eta ni.

2. SARIA
TXOMIN GOMEZ GOITIA

MIKROIPUINA

Bazen behin Juanita izeneko txakur maitagarri bat.
Egun batean, Juanitaren gurasoek txakur batekin ezkondu behar zela esan zioten. Baina, Juanitak, aldiz, txakurrak ez zituen gustuko. Arazoa zen katuak eta txakurrak ezkontzea txarto ikusita zegoela munduan. Handik aste batera, Juanitak katu ponpox bat ezagutu zuen eta, beraz, maitemindu zen. Katuak Miren zuen izena eta  baita ere Juanitaz maitemindu zen. Biok aste batean zehar zinemara joan ziren, afaltzera… Azkenean ezkontzea erabaki zuten. Juanitak ideia hori gurasoei proposatzean, hauek txarto hartu zuten hasieran. Denbora igarotzean, Juanitaren gurasoek gero eta gehiago gustuko izan zuten Miren, beraien ezkontza antolatu arte.

POEMA

PUM-PUM PUM-PUM
Nire bihotzaren taupadak
PUM-PUM PUM-PUM
Hauek hedatu ezinik
PUM-PUM PUM-PUM
Gero eta azkarragoak

TIK-TAK TIK-TAK
Denbora pasatzen doa
TIK-TAK TIK-TAK
Bakarrik jarraitzen dut
TIK-TAK TIK-TAK
Nire maitasuna gordetzen

TOK-TOK TOK-TOK
Maitasuna nire ateari jotzen
TOK-TOK TOK-TOK
Ireki atea eta utzi sartzen
TOK-TOK TOK-TOK
Sentimenduak atera