DBHko musika eta geologia irakasle eta administrari laguntzaile lan eskaintzak

MUSIKA ETA GEOLOGIA IRAKASLEA

Laudio Ikastolak DBHko musika eta geologia arloak emango dituen irakaslea behar du. Interesatuek musikako goi mailako titulazioa, geologia arloa emateko behar besteko habilitazioa duen gradua eta EGA edo titulazio baliokidea izan beharko dute. Ikastolen Elkartearen EKI metodologia eta ingelesa ezagupenak ere baloratuko dira.

Curriculumak curriculumak@laudioikastola.eus posta elektronikoan eta Ikastolako idazkaritzan jasoko dira irailaren 16a arte.

ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA

Ikastolako idazkaritzan ikasturte hasieran emandako lan pilaketa dela eta, behin behineko administrari laguntzailea behar da. Interesatuek administrazio arloko Lanbide Heziketako goi mailako titulazioa eta EGA edo titulazio baliokidea beharko dute.

Curriculumak curriculumak@laudioikastola.eus posta elektronikoan eta Ikastolako idazkaritzan jasoko dira irailaren 19a arte.

Etiquetas: