2017/18 ikasturterako lanpostu eskaintza

Laudio Ikastolak  ondorengo lanpostuak bete behar ditu:

1.- DBHko musika eta geologia arloak emango dituen irakaslea (erreferentzia “musika”).
Interesatuek arlo bietarako behar besteko habilitazioa duten titulazioa eta EGA edo titulazio baliokidea izan beharko dute. Ikastolen Elkartearen EKI metodologia eta ingelesa ezagupenak ere baloratuko dira.

2.- Euskal filologia edo filologia hispanikoa gradua duen irakaslea (erreferentzia “filologia”). Ikastolen Elkartearen EKI metodologia eta ingelesa ezagupenak ere baloratuko dira.

Curriculumak curriculumak@laudioikastola.eus posta elektronikoan, lanpostuaren erreferentzia gaian adierazita, eta Ikastolako idazkaritzan jasoko dira irailaren 5a arte.

Etiquetas: