DBH3ko ikasleek "Gatazkarik gabeko teknologia" kanpaina burutuko dute Ikastola osoan

Zer da Gatazkarik Gabeko Teknologia?

Gatazkarik Gabeko Teknologia ALBOAN GKEaren kanpaina bat da, eta haren asmoa mugikorrek, tabletek eta ordenagailuek Kongoko Errepublika Demokratikoko ekialdeko gerrarekin duten lotura ezagutzera ematea da. Laudio Ikastolako DBH 3. mailako ikasleok proiektu honetan parte hartzea erabaki dugu, gure zentroko beste ikasleekiko kontzientziazioaren bitartez eta baita inguratzen gaituen gainerako gizartearekiko ere.

Proiektu honekin, gehienbat gure mugikorren atzealdean dagoen guztia jakinaraztea dugu helburu. Baina, ezagutzen al ditugu besteek gure mugikorraren ondorioz jasaten dutena?

Zer gertatzen da Kongon ?

Gure gailu elektronikoetan erabiltzen diren mineralen  erauzketa, prozesamendua eta salmenta talde armatuek kontrolatzen dute, Kongo infernurik okerrena bilakatuz. Izan ere, bost milioi lagun baino gehiago hil dira 1998tik; 2013an bakarrik, milioi bat lagun lekualdatu dira; eta, urtean, ehun mila emakume baino gehiago bortxatzen dituzte.

“Odolez zikindutako” mineral horiek iristen dira gure eskuetara gure mugikorretan ezkutatuta. Horretaz oso kontziente izan gabe ere, meatzeetan hainbeste jende esplotatzen jarraitzea eta gatazketan esku hartzen duten talde armatuei eustea finantzatzen laguntzen dugu.

ALBOANen kanpaina hau bultzatuz zera lortuko dugu:
.- mineral gutxiago erauztea Kongoko ekialdean,
.- ordezkari politikoei eta enpresei mineral horien nazioarteko bidezko salerosketa arau dezaten eskatzea
.- erauzketan lan egiten duten pertsonen bizi baldintzak hobetzea.

Hau guztia dela eta,  sakelako telefonoen eta kargatzaileen bilketa burutuko dugu maiatzak 22tik 31ra, ALBOAN GKEak mugikorren atalak berrerabili ditzan. Gero ere, gure ikastolan, honi loturik, hainbat ekintza gauzatuko ditugu, ikastolako ikasleek haien etxera helarazi dezaten jasotako informazioa eta horrela kanpaina zabaldu eta emaitza hobeagoak lortu.

Etiquetas: