Araba Euskaraz egunean lehiatuko den Erronka aurkeztu dute

Araba Euskaraz jaia ate joka dugu dagoeneko eta Bastida Ikastolako neska talde bat aurtengo Erronka lehiaketa Bigarren Hezkuntako ikasleei azaltzera hurbildu berri da Ikastolara.

Ekainaren 18an izango dugu hitzordua eta dagoeneko aurten izango diren proba ezberdinen nondik norakoak azaltzeko bideoa eta argazki bilduma prestatu dute Bastidakoek.

Animo Laudio Ikastolako neska-mutilak!

Zer da ERRONKA?

Errronka Bizkaia, Araba, Gipuzkoa eta Nafarroako Ikastoletako DBHko mailetako gazteentzako proba da. 13-16 urteko gazteak, Ikastoletako festa egunetan, parte aktiboa izan dezaten Ikastolen Elkarteak martxan jarri duen ekintza ikuskizuna da Erronka.

ZER MOTATAKO PROBAK?

Proba bizi eta zirraragarriak izango dira, taldeka gainditu beharrekoak. Batetik, ikasleen abilezia, indarra eta abiadura neurtuko dira. Bestetik, buruargitasuna, jakintza orokorra eta euskaltzaletasuna ere frogan jarriko dituzte proba hauek.

Jai bakoitzak bere probak izango ditu-

ERRONKAREN IZAERA

Ikastolak eta bertako ikasleak protagonista bilakatzen dira, herri ezberdinetako ikasleak, elkarrekin, egun paregabean parte hartuz eta Ikastolen Jaietara datorrenari ikuskizun ederra eskainiz.

Erronkak, ikasleari asko emango eta ematen dio, baina ikasleek Ikastolen Jaiei ere ematen diete, egitarauetako ikuskizunik bereziena izateraino. Ondo pasatuz, ondo pasaraziko baitute. Eta noski Euskaraz!