Zubi Zaharra Ikastolako DBH4ko ikasleak bisitan etorri dira Laudiora
Balmasedako Zubi Zaharra ikastolako DBH4ko ikasleak bisitan izan ditugu Ikastolan. Elkar ezagutu, izaera kooperatiboa duten joko batzuetan nahasirik parte hartu eta jardunaldiari bukaera emateko pintxo jana eta dantzaldi txikia izan genituen.