Gazte Alaiak taldeko kideek begirale bolondresei buruzko informazioa eskaini dute Batxilergoan

Batxilergo 2ko ikasleek Adimen-ezintasuna duten Pertsonen aldeko Arabako Elkarteko, APDEMAko,  Gazte Alaiak taldeko lau kideren bisita jaso dute.

Izan ere bisitaldia Batxilergoko ikasle talde batek ebaluazioan zehar landutako proiektuaren aurkezpenaren zatiaren barruan kokatzen da. Xedea Gazte Alaiak elkartearen berri emateaz gain bertan lan egiten duten begirale bolondresen inguruko informazioa zabaltzea ere izan da.

Saioa ezin arrakastatsuagoa izan da, lau begirale bolondres berri agertzeaz gain, oso monentu politak bizi izan ditugulako lau gonbidatuekin; horregatik  eskerrak eman nahi dizkiegu, bihotz-bihotzetik, Edurne  Abasolori, Joseba Aldairi, Joxean Mendibili eta Consuelo Izaguirreri. Eta noski, nola ez , Joseba Gonzalez, Julen del Arco, Iratxe Ibarrola eta Ainhoa Solan ikasleei ere.

http://www.apdema.org/tag/gazte-alaiak/