Askari osasungarria burutu dute LH1eko neska-mutilek
Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleek askari osasungarria antolatu berri dute. Fruta burruntziak eta ogitartekoak guztion artean prestatu eta ondoren mahai handi baten bueltan elkartu ziren bildutako janari gozo guztia dastatzeko.
Izan ere Txanelako “Gorputza zain dezagun” unitatea lantzen ibili dira azken asteetan eta berton aztertutakoa era praktikoan egiaztatu zuten: “guretzat janaria autoentzat gasolina bezala da”.