Maialen Solaun ETB1eko "Ur Handitan" saiorako elkarrizketatu dute

Gaurkotasun-gaiak sakonean aztergai izaten dituen ETB1eko “Ur Handitan” saioak Laudio Ikastolako ikaslea den Maialen Solaun Pikaza izango du protagonista datorren asteartean, martxoak 14, eskainiko dituen erreportajeetako batean.

Izan ere, pertsona itsuei moldatutako Goalball kirolean aritzen da Maialen eta bere esperientziaren berri emango du Kirol egokitua ardatz izango duen saioan.

Saioko erredaktore eta kamerariak Ikastolara hurbildu dira aste honetan Maialenen egunerokoa erreportajean islatzeko.

Jone Basterra

Saio berean Laudio Ikastolako ikasle ohia eta irakasle-ikasketatako praktikak berton burutu dituen Jone Basterra Olaguenaga orozkoarrak ere bere esperientzia partekatuko du.

Handbike edo txirrindularitza egokituan izandako lorpenak, besteak beste, azalduko ditu Xabier Madariagak gidatzen duen saioan.

Etiquetas: