Loteria
Urtero bezala, Eskolaz Kanpoko Ekintzetarako Batzordeak gabonetako loteria jarriko du salgai.
Salmenta honen bidez lortutako etekina eskolaz kanpoko ekin-tzen programaketa finantzatzeko darabil Batzordeak.
Aurten 77.848 zenbakia jokatuko dugu, 3 euroko partizipazioetan eta 90 zentimotako laguntzarekin. 4 partizipaziotako sortak argitaratu dira 15,60 eurotan saltzekoak. Hauxe izango da gutxienezko salmenta kopurua. Bazkide bakoitzeko sorta bat kalkulatu dugu eta erosketa borondatezkoa da.
Ikastolaren gestio administratiboa erraztearren eta bide batez familiei erosoago izango zaielakoan, ohiko banaketa sistema jarraituko dugu:
AZAROAREN 8A BAINO LEHENAGO orri honekin batera doakizuen eskabidea entregatu beharko duzue Ikastolan. Behar duzuen loteria kopurua zehaztu beharko duzue bertan, 4, 8, 12 ala 16 partizipazio erosi nahi duzuen zehaztuz.
Zenbatekoa azaroko erreziboan pasatuko da 2013/11/15 dataz.
Azaroaren 25etik aurrera eta loteria hartzen interesatuta dagoen familia kopurua behin ezagututa, soberan egon litezkeen sortak salgai jarriko dira.
Abenduaren 2tik aurrera erreziboen bidez ordaindutako partizipazioak Idazkaritzan hartu ahal izango dira.