7. Orientazio Akademiko eta Profesionalerako Azoka

Laudio Ikastolak 7. Orientazio Akademiko eta Profesionalerako Azoka ospatuko du urtarrilaren 20an, “Ametsak egia bihurtuz” lemapean 15:30etik 19:00ak bitartean.

Batxilergoko ikasleei zuzendutako ekintza honek hainbat unibertsitate eta Lanbide Ikastetxeetako informazioa eskuratzeko aukera eskainiko du. Ikastolako DBH4 eta Batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasle eta gurasoez gain, eskaintza honen inguruan interesa izan dezakeen edonori irekita egongo da azoka.

Goiz partean Ikastolako ikasleei zuzendutako prestakuntza hitzaldiak eta tailer praktikoak burutuko dituzte azokara hurbilduko diren ikastetxeen eskutik, baita goi mailako ikasketak burutzen ari diren edota lan esperientzia luzea duten erreferentziazko ikasle ohi eta gurasoen ibilbideei buruzko esperientziak ere.

Arratsaldez, azokako informazio guneak 15:30ean zabalduko dira, norberak behar duen informazio pertsonalizatua eta behar duen hizkuntzan eskuratzeko aukera emanez. 16:15etik aurrera Unibertsitate eta Lanbide Heziketa ikastetxeek beraien eskaintza azalduko dute.

Hitzaldietarako asistentzia konfirmatuta duten unibertsitateen artean  Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitatea, CESINE, Andra Mari Irakasle Eskola eta Bilboko merkataritza Ganbera (goizez soilik) egongo dira; Lanbide Heziketa Ikastetxeen artean Ikastolen Elkartea, Laudioko Udal Lanbide Heziketa eskola beraien artean Ikaslan eta Hetel elkarteen ordezkaritza izango delarik. Beste ikastetxerik konfirmatuz gero, ikastolako web gunean,www.laudioikastola.eus iragarriko dute.

 

 

Etiquetas: