Fosil bat aurkitu dute LHko jolastokian

Gure 4. mailako Unai Manso eta Gentza Garcia lehengusuek aurkikuntza garrantzitsu bat egin dute Lehen Hezkuntzako jolastokian. Aurreko astean jolastokian jolasten ari zirelarik fosil bat topatu zuten.

Baina... zer da fosil bat? Ba fosil bat antzinako izaki bizidunen gorputzen edo ekintzen aztarna bat da. Aurkitutako fosilean izar itxurako irudi bat ikus daiteke, oraindik ez dakigu oso ziur landare bati dagokion edo itsas izar bati dagokion baina ikertzen jarraituko du bikote honek.

Beraz, badakizue...zuek ere honelako aurkikuntza bat egin dezakezue ikastolatik atera barik, ea hurrengoa nor den.

Etiquetas: