HERRIKO GUNE EZBERDINETAN DAGOEN ZARATA MAILA AZTERTU DUTE LH3KOEK

Aurtengo Agenda 21eko gaia zarata denez, LH 3. mailako ikasleak eguraldi kaskarrari aurre egiteko euritakoak eta zirak hartuta, herrira irteeratxo bat egin dugu. Herriko planoa lagun izanik, bost gune ezberdinetan dagoen soinu edo zarata maila aztertzera atera gara.
Bukatzeko, ikastolara bueltatu gara eta Agenda 21eko txostenarekin batera guztiok batera bateratze lana egin dugu, aztertutako bost gune horietatik zaratatsuenak eta lasaienak zeintzuk diren aipatuz eta hausnartuz. Oraingo lana, herritarrei zein udalari zarata gutxitzeko zer neurri proposatuko dizkiogun pentsatzea izango da.

Etiquetas: