AGATE DEUNA 2016

OTSAILAREN 4KO GOIZ PARTEAN,IKASLEEN KALEJIRA HERRIAN ZEHAR
Otsailaren 4an, Agate Deun bezperan, kopla kalejira egingo dute Ikastolako ikasleek herrian zehar. Adin tarteen arabera antolatutako taldeetan arituko dira herriko txoko ezberdinetan eta eguerdi partean, 11:45ean, Aldai plazako kirol zelaian elkartuko dira denak.

Haur Hezkuntza
Haur Hezkuntzako ziklo bietako ikasleak bertoko jolastokian elkartuko dira 10:30ean denek batera abesteko.
Jarraian 2 eta 3 urtekoak Ikastolako idazkaritzara hurbilduko dira abestera eta 4 eta 5 urteko neska mutilak herrira jeitsiko dira.  Aldai plazara hurbildu aurretik Ardantzazar kaleko plaza txikian (Leize tabernan) abestuko dute.

Lehen Hezkuntza
Lehen Hezkuntza etapa zikloka abiatuko da herrian zehar abestera 10:45etik aurrera. LH1. eta 2. mailakoek Lamuza plazan, Araba kalean (La Viña aurrean) eta Tren geltokiko plazan abestuko dute. 3. eta 4. mailakoek Ostegieta plazan, anbulatorio aurrean eta Solozelai kalea eta Zumalakarregi etorbide arteko gurutzadan (Berriak inguruan) abestuko dute. 5. eta 6. mailakoak azkenik Ugarte auzora joango dira abestera.

Bigarren Hezkuntza
Bigarren Hezkuntzako ikasle talde bi 11:45ean Aldai plazara hurbilduko dira ondoren 14:00ak arte herrian zehar kalejiran aritzeko.

ARRATSALDEKO PROGRAMA
Arratsalde partean Ikastolako guraso eta ikasle taldea 17:30ean elkartuko da Basalarrina Elkartean kalejiran abiatzeko. Ohi bezala, 19:00ak aldera partaide guztien artean hornitutako askaria antolatu dute Basalarrina Elkartean.

ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK
Ostegunean ez da Eskolaz Kanpoko Ekintzarik izango.