2015eko EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA LHn
Urtero bezala, aurten ere, abenduaren 3an “Euskararen eguna” giro polit eta alai baten ospatu izan dugu.
Goizean, izkutuan eta isiltasunean, Argitxo geletara sartu eta ikasleei goxokiak eta ezkutitz bat utzi egin die. A zer sorpresa!! Ondoren, irakasle bakoitzak, ikasleei gutuna irakurri egin die eta euskaren inguruko hausnarketa bat egin dute. Gero, beraiek egindako txapa politak banatu eta kamisetan jarri dituzte. Ze dotore!!
10:00etan txikiak ipuin kontalaria ikustera joan dira eta besteak, Aretora joan dira Ainhize Solaun, Jone eta Andoitz Galdós han itxaroten egon direlako. A zer interesgarria!!Bakoitzak bere esperientzia pertsonala kontau izan die. Ainhize dantzari fina eta trebea da eta Euskadi Gazteko dantza lehiaketaren irabazlea ere bai. Zorionak Ainhize!! Jonek “Handbike”-a egiten du eta argazki eta bideo bat jarri die primeran azalduz zertan dantzan. Aupa Jone!Eta azkenik , Andoitz ikastolako ikasle ohiak eta Athletic-eko jokalari ohiak futbol munduari buruz hitz egin zigun.Andoitz txapeldun! Hirurek transmizio lan oso polita egin zuten euskara goraipatu zutelarik. Batxilergoko 2. mailako ikasleak ere hurbildu ziren euskal ipuingintzari buruzko tailerra eskaintzera 5. eta 6. mailako ikasleei.
Arratsaldean, nagusiek prestatutako bertso politak entzun genituen eta bukatzeko, Karaoke bat euskal abestiekin abestu genituen. Ene!!Zeinen egun polita!!