"MUNDUAK ELKARLOTUZ" PROIEKTUA GARATU DUTE DBHko 3. MAILAKO IKASLEEK

“Munduak elkarlotuz” proiektuan landu duguna partekatu nahi dugu aurten DBHko 3. mailako ikasleok.

ZER DA  “MUNDUAK ELKARLOTUZ” ?

“Munduak elkarlotuz” hezkuntzako proposamen telematikoa da eta leku ezberdinetako ikasleok lan egin dugu ikasgelako jarduera eta online lana uztartuz. Plataforma telematikoa eleanitza denez, probetxatu dugu, Giza eskubideak = Social Rights gaia, Gizarte Zientzien arloan ingelesez lantzeko. Oxfam Intermonek eskainitako on line proiektu honetan munduko 16.000 ikasle inguruk hartu dugu parte.

Aurtengo edizioan hurrengoa egin dugu:

  • Eskubide sozialak zeintzuk diren ezagutu.
  • Berdintasun gabezia eta injustizia egoerak (zergatiak zein ondorioak) kritikoki aztertu.
  • Gure lanaren bidez desberdintasun eta injustizia egoerak salatu.

 

 

 

 

BILBOKO TOPAKETA

Klasean egindako lan hau, Bilboko topaketa batean aurkeztu genuen beste zentru batzuetako ikaskideen aurrean. Landutakoa konpartitzeaz gain, bolondres moduan Gobernu kanpoko erakunde ezberdinetan lan egiten zuten pertsona batzuk ezagutu genituen, beraien istorioekin harrapatu gintuztenak.

Bereziki, Sahararen alde lan egiten duten Ereiten programako bi partaidek, Ainhoa eta Janirek, gurekin konpartitu zutena gogoratzen dugu. Beraien esperientziak gogorarazi zigun bezala, orain dela urte batzuk Laudio Ikastolan antzeko proiektu bat bageneukan.

 

 

KLASERA BUELTAN…

Topaketa hartan jarraitzeko konpromisoa hartu genuen eta klasean aritu gara gure proiektuari forma emanez. Zuzendariari aurkeztu diogu egindakoa eta egiten jarraitzea gustatuko litzaigukeena.

Sahara herriari buruz informazioa jasotzeko Laudioko ETAWASOL talde soziokulturalarekin (Sahara herriaren eskubideen alde lan egiten duena)  harremanetan jarri gara eta ekainak 17an eduki dugu saio bat eta bertan,  egoera sozio-politikoa azaltzeaz gain beraien kulturan adeitasun handiz murgildu gintuzten.

MILA ESKER !!!!!!!!!!!