JUUL KANPAINAKO HAUTESKUNDEAK ANTOLATU DITUZTE DBH4KO IKASLEEK

Euskal Herriko ikastoletako ikasleen irakurketaren zaletasuna bultzatzea helburu duen JUUL kanpainan parte hartu du Laudio Ikastolak aste honetan. Hortaz, Lehen Hezkuntzako 2. Zikloko eta DBH eta Batxilergo etapatako ikasleek gustukoen dituzten liburu eta ilustratzaileak aukeratzeko hauteskundea burutu zuten apirilaren 16an. DBHko 4. mailako ikasleak arduratu ziren hauteskunde mahaiaren antolaketaz.

Irakurzaletasuna bultzatzeko ekimen honek aparteko protagonismoa hartzen du urtero apirila aldera Ikastolan, izan ere Nazioarteko Haur eta Gazte Literatura eguna ospatzen da apirilaren 2an eta Naziorteko Liburuaren eguna 23an.

 

JUUL hauteskundetako emaitzak

LHko 2. Zikloko mahaia
1.-  “Nur eta haize arrosa “, Toti     Martinez de Lezea, EREIN
2.- “Nur eta kobazulo liluragarria”, Toti    Martinez de Lezea, EREIN
3.- “Galtzagorriei to, Iñaxito”, Trikuharri taldea, EREIN
4.- “Nur eta dordoken uhartea”, Toti Martinez de Lezea, EREIN
5.- “Bi sagu poltsikoan”, Michel    Van Zeveren, ELKAR

DBHko mahaia
1.- “Nur eta islandiar gnomoa”, Toti  Martinez de Lezea, EREIN
2.- “Dena sutan”, Suzanne Collins, SCHOLASTIC
3.- “After”, Amanda Todd, PLANETA
4.- “Gregen egunkaria”, Jeff Kinney, MOLINO
5.- “Jara Bartzelonan”, Jasone Osoro, ELKAR

Batxilergoko mahaia
1.- “Harry Potter eta sorgin harria”, J.K. Rowling, ELKARLANEAN-SALAMANDRA
2.- “Hegoak”, Iratxe Ormatza, LABAYRU
3.- “Zeru horiek”, Bernardo Atxaga, EREIN
4.- “Ahaztuen mendekua”, Alberto Ladrón Arana, ELKAR
5.- “Ez tiro egin anbulantziei”, Mikel Ayllon, ELKAR

Ilustratzaile aukeraketa
1.- Juan Luis Landa
2.- Neys Larry
3.- Luis Astrain
4.- Dani Fano
5.- Pablo Pinedo