DBH4koen IKAS-BIDAIAREN ALDEKO EKIMENAK

DBH4ko ikasleak ikas-bidaia prestatzen ari dira burubelarri eta hainbat ekintza antolatu dituzte xede horrekin dirua biltzeko.

Desfilea

Abenduaren 12an moda desfilea egingo dute Laudio Kafe Antzokian 20:30ean. Sarrerek edari bat barne izango dute eta 3 euroren truke ari dira saltzen ikasleak; Kafe Antzokian bertan ere erosterik izango da.

2. eskuko jostailuen azoka

 Abenduaren 21ean, Aldai plazan izango den Eguberriko azokan 2. eskuko jostailuen saltokia izango dute.

Etiquetas: