BERDINTASUNEAN BIZITZEKO BALOREAK LANTZEKO TAILERRA

Lehen Hezkuntzako 5. mailako neska-mutilek “Berdintasunean bizitzeko baloreak” tailerrean hartu dute parte Laudioko Udala eta Arabako baserritar inguruko emakumeen sarearen ekimenez.

Genero berdintasunerako baloreak suspertzeko xedeari helduz ordubeteko bost saio burutu dituzte azaroaren 25ean ospatu berri den Emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko nazioarteko eguna aurretik.

Izan ere askotariko hausnarketak burutu dituzte: norberaren ezagutzan sakondu, genero estereotipoak aztertu, generoa eta giza eskubideak, norberaren emozioak ezagutu, emozioen adierazpenean sakondu, maitasunaren kontzeptua aztertu, berdintasunerako erlazioen funtsak ezagutu edo berdintasunean bizitzeko behar diren oinarriei buruz nola adierazi.

Etiquetas: