ALKOHOL KONTSUMOAREN PREBENTZIORAKO SAIOA

DBHko 1. eta 2. mailako ikasleek Laudioko udaleko droga-menpekotasunen prebentziorako bulegoak antolatutako alkohol kontsumoaren prebentziorako saioan hartu zuen parte urriaren 16an.

Peter Roberts mimo aktoreak “Mimate” ikuskizuna eskaini zuen Ikastolako Areto Nagusian. Emanaldiak mimo arteaz, magiaz eta umoreaz baliatuta alkoholaren gehiegizko kontsumoaren inguruko hausnarketa egitea proposatzen die gazteei, horretarako publikoa ikuskizunaren parte aktiboa bihurtuz.

Antzeztutako egoeratan gazteek beraien burua identifikatuta ikustea bultzatzen du ikuskizunak, modu horretan alkoholaren gehiegizko kontsumoak eta zenbait arazo sozio-sanitariok duten kausa-efektu harremanaz jabetu daitezen.

Emanaldi arrakastatsua suertatu zen, hala adierazi digu berton izandako ikasleetako batek “Benetan ikuskizun bikaina eskaini zigun mimo honek drogen eta batez ere alkoholaren inguruan. Asko gustatu zitzaidan ez baitzen mimoen ikuskizun tradizional horietako bat izan. Peterrek aurkeztutako ikuskizunean ikusle askori parte hartzeko aukera eman zien eta gehienek, denek ez esateagatik, primeran pasatu zuten. Mila esker Peter.”