EUSKARA BAI GOXOA

Ikasleen arteko euskararen erabilera sustatzeko asmoz, ikastola osoa EBETE deitutako programan murgilduta egon gara. Horretarako, ekintza ezberdinak burutu izan ditugu.  

Lehen Hezkuntzako irakasle ikasleek “Euskara bai goxoa!” jolasean, ikasleak motibatuz parte hartu dugu.

Gure helburua, euskara erabiltzea izan da horretarako, erronka bat proposatu diegu. Erronka, jaki baten osagai guztiak lortzea izan da. Hau da, jakia osatzeko, bost osagaiak asteko egun ezberdinetan banatu izan ditugu. Egunero tarte bat hartu dugu erabilera ebaluatzeko beraiekin batera beraz, egunaren amaieran osagaia lortu duten ala ez baloratu dugu. Astearen amaieran, jakia egin ahal izateko osagaiak lortu dituzten edo ez ikusi izan dugu eta horren arabera, jakia prestatu egin izan dugu.

Irakasleak, orokorrean,  ikasleek erakutsitako jarrerarekin oso pozik egon gara.

1.mailakoek  fruta brotxetak egin dituzte txokolatezko koberturarekin.  Ummm…ze gozo!

2.mailakoek sandwich ezberdinak egin dituzte txokolatezkoak eta mixtoak. Sukaldari apartak dira!

3.mailakoek  txokolate tarta egin dute, Umm…primerazkoa!

4.mailakoek  ere fruta – brotxetak egin dituzte txokolatezko koberturarekin. Hauena ere ze gozoo!

Azkenik, 5. eta 6.mailakoek  bizkotxoak jantokian bertan egin dituzte. Hauek, gastronomia museoan egondakoak direla nabaria da!

Beraz, ZORIONAK guzti guztiei eta gogoratu…5-4-3-2 EUSKARA ERABILI!!

Etiquetas: