JUUL kanpainako liburu aukeraketan parte hartu dute Haur Hezkuntzan

Haur Hezkuntzako ikasleek bat egin dute Ikastolen Elkarteak irakurketaren sustapenerako bultzatzen duen JUUL kanpainan.
Guztion artean beraien liburu gogokoenak aukeratu dituzte:

“Marmi kapela bitxia” 69 bozka
“Hamar hatz ttipi eta hamar behatz ttipi” 14 bozka
“Hamaika andere ausart” 39 bozka

Liburuak erosteko sasoi aparta!

Durangoko azokan hauek eta beste hainbat euskarazko liburu eta produktu aurkituko dituzue haurrengan irakurketa ohitura sustatzeko egokiak. 
Hemen dituzue Ikastolatan JUUL kanpainan bozkatuen azaldu diren liburuak. Aitzakia hobeagorik behar?

3 - 6 urte bitartekoak
“Marmi eta kapela bitxia”, Susanna Isern, Mezulari argitaletxea
“Familia mila kolore - Paularen txinelak”, Miren Amuriza, Elkar argitaletxea
“Hamaika andere ausart”, Xosé Manuel González "Oli", Pamiela

6 - 8 urte bitartekoak
“Irakur iezadazu ipuin bat!”, Bénédicte Carboneill, Ttarttalo 
“Marimatrakak 4 - Astindu gorputzak!”, Ana Jaka, Elkar
“Ni neu galtzeta”, Joana Ziganda; Iker Uribe, Autoedizioa

8 - 10 urte bitartekoa
"Ispilutxo”, Pello Añorga, Elkar
“Onin eta baleen festa”, Ibon Martin, Travel Bug
“Munstro Txikiak - Mamutxo bere gurasoen bila”, Alaine Agirre; Xabier Mendiguren, Elkar

12 - 16 urte bitartekoa
“Futboleroak 1 - Lokartutako arbitroen misterioa”, Roberto García, Ikasmina
“Txomintxo eta Perutxo lehendakari”, Txomin Magdalena; Peru Magdalena, Elkar
“Nur eta kobazulo liluragarria”, Toti Martínez de Lezea, Erein

ILUSTRATZAILEAK
"Beti Iparralderantz", Jon Arretxe, Erein
“Eskularru beltzak”, Jasone Osoro, Ihes Elkar
“Elurraren formula”, Bertol Arrieta, Elkar