LEHEN HEZKUNTZAKO INGELESA IRAKASLE LANPOSTUA
Laudio Ikastolak Lehen Hezkuntzako ingelesa arloko irakaslea behar du. Interesatuek ondorengo titulazioa izan beharko dute:
Lehen Hezkuntzan ingelesa arloa eman ahal izateko behar besteko titulazioa
EGA edo titulazio baliokidea.
Bestetik hautagaiek Ikastolen Elkartearen EKI metodologiaren inguruko ezagupenak eta esperientzia izatea ere baloratuko da.
Interesatuek curriculuma helarazi Laudio Ikastolaren web orrialdeko lan-poltsa atalaren bidez irailaren 13a baino lehen.
ORDEZKAPEN ZERRENDAK
Ikastolako gainerako lanpostuetarako ordezkapen zerrendak ere, irakasle zein ez irakasleenak, zabalik daude www.laudioikastola.eus web guneko lan-poltsa atalean.