LAUDIO TXIKI

LAUDIO IKASTOLAKO 0-3 URTE ZIKLOA

Ziklo honetako berezitasun nagusia familia eta hezitzaileen arteko giro hurbila da. Gurasoek Ikastolako zein gelako ateak egunero irekita dituzte informazioa elkartrukatzeko, adin honetako haurren kasuan oso garrantzitsua dena.

AMATASUN ATSEDENA AMAITU ETA GEROZTIK HASTEN DA HAURREI ZUZENDUTAKO ZERBITZU HAU

Zein da zerbitzua?

HAURRAREN EGUNEROKOAN SORTZEN DIREN BEHAR ASISTENTZIALEI ZEIN HEZIKETARI LOTUTAKOEI ESPARRU EGOKIA ESKAINTZEAN DATZA ZERBITZUA

6 hezitzaile diplomatuk eta 3 laguntzailek osatzen dute etapa honetako pertsonala.
Gosari, bazkari zein askari orduan haurren beharrak asetzeko esparru egokituak ditugu. Bai eta psikomotrizitate, jolas eta atsedenerako adin tarte bakoitzari toki egokituak ere.

Zer eskaintzen da heziketa mailan?

LAUDIO IKASTOLAKO 0-3 URTE ZIKLOAK, HAUR HEZKUNTZA OSORAKO PROIEKTUARI EUSTEN DIO

Haurrentzako giro atsegina, bakoitzaren bilakaera errespetatuz. Haurra da hezitzaileen ardatz eta jardueren gidari. Umearen lorpenak gurasoekin batera ospatzen ditugu. Jolasean eta afektibitatean oinarritutako gure metodologia aktiboaren bitartez,  umearen garapen orekatua lortzen dugu. Horretarako Haur Hezkuntzako lehen eta bigarren zikloek modu koordinatuan egiten dute lan, proiektu bakarra aurrera eramanez.

ADIN TARTE BAKOITZAREN NEURRIRAKO FUNTZIONAMENDU ESKAINTZA

    0 eta 1 urteko haurren taldeek haurtzaindegi zerbitzuen egutegia dute, hau da, irailetik uztailerako fun-tzionamendua egutegi laboraleko jaiak soilik gordeta.

   2 urteko mailan gelaren dinamika Ikastolako gainerako mailatan dugun eskola egutegi eta ordutegira egokitzen dugu, baina, aldi berean, 0 eta 1 urteko gelatan eskainitako aukerak ere mantentzen ditugu.

    2 urteko ordutegi asistentziala aukerak eskola egunetan haurraren ordutegia Laudio Txikiko ordutegi eta funtzionamendura, 07:30etik 18:30era, zabaltzeko aukera eskaintzen du.

    2 urteko haurtzaindegi aukerak  haurraren egutegi eta ordutegia 0 eta 1 urteko gelen berdina izatea ahalbidetzen du, hau da, Ikastolako gainerako mailatan jai eguna izanda, Laudio Txiki zabalik dagoen egunetan  erabiltzeko aukera.

    2 urteko aukera biek hiruhilabeteko erabilpena eskatzen dute kuotari begira eta egun sol-teetan ere erabiltzeko aukera eskaintzen da.

    3 urtetik aurrera zerbitzu asistentziala eskaintzen du Ikastolak eskola egunetan. Gelako dinamikatik bereiztuta, ikaslearen atentzioa ahalbidetzen dugu goizeko zein arratsaldeko eskola ordutegia 7:30etik 18:30era zabalduz. Aukera hau egun solteetan ere erabili daiteke.

GURASOEI ARRETA

NORBERAREN AGENDA
Laudio Txikin egiten dugun lana haurraren familia inguruarekin koordinatzeko xedea duen agenda erabiltzen dugu. Berton guraso zein hezitzaileek ezagutu beharreko eguneroko gorabeherak jaso-tzen ditugu, informazio trukaketa ziurtatuz.

ZUZENEKO ARRETA
Gurasoek astero dute tutorearekin haurraren bilakaera konpartitzeko aukera. Txanda hartzeko telefonoz deitu, e-maila bidali edo seme-alabaren bidez ohar bat helarazi tutoreari.