Haur Hezkuntzako albisteak

Haur Hezkuntzako 5 urteko mailan ""GORPUTZA" gaia landu dugu azken hilabetean eta benetan diogu gustura aritu garela, asko ikasi dugula eta zuek ikusteko moduko zerbait ere sortu dugula. Hasteko gure gurasoek sekulako lana egin dute gu jaio ginen eguneko gora beherak kontatzen ETA GEHIENAK EUSKARAZ GAINERA!!! benetan TXAPELDUNAK izan direla esan dute andereñoek. Guk ere, dagoeneko, gauza asko dakigu gure gorputzari buruz. Andereñoak ere lagundu digu informazio gehiago bilatzen .... eta honekin guztiarekin lan handia egin dugu: informazioa bilatzen, partekatzen, eztabaidatzen, ... Orain pasabide eta eskailerak dotore-dotore jarri ditugu guk egindako lanekin eta sartzen diren guztiak begira-begira gelditzen dira (uste dugu txundituta gelditzen direlako dela)

Páginas

HAUR HEZKUNTZAKO HELBURU OROKORRAK

Zer ikasten dute zure seme-alabek Haur Hezkuntzan?
Hezkuntza sistemarekin haurrek duten aurreneko harremana da Haur Hezkuntza. Adin honetan (0 - 6 urte) gurasoen papera garrantzi handikoa da, horrexegatik Ikastolako ekintzekin bat egitea beharrezkoa da.

Adin tarte honetako berezitasunak, nola hartzen dira kontutan?
Etapa honetan zehar, ikasleak bere gorputza deskubritzen eta kontrolatzen ikasten du, gero eta era autonomoago batez jokatzen hasten delarik. Horrela,  bere buruarengan ekimena eta konfiantza garatzen ditu. Era honetan ingurunearekin harreman sozialak zabaltzen ditu, helduekin zein bere adinekoekin.  
Afektuzko adierazpenak elkar trukatzen eta desberdintasunak antzematen ikasten dute.  Jakin minak bultzatuta, Haur Hezkuntzako umeek ingurune naturala eta kulturala behatu, ikertu eta errespetatzen ikasten dute.  Errealitatearen alde ezberdinak irudikatzen eta adierazten irakasten diegu.

Etapa honetako beste helbururik?
Ikasleek beren ideiak, sentimenduak, esperientziak eta nahiak adierazten ikasten dute. Halaber, adinari dagozkion adierazpen eta arte ahalmenak gara ditzan laguntzen diegu.