GARRAIO ZERBITZUA

Ikastola sortu zenetik Aiara eskualdeko eta Bizkaiko udalerri mugakideetatik hurbildu diren ikasleak izan dira berton. Urteetan zehar ikasle kopurua indartuz joan da. Egun  ikasleen %20a inguruk egiten du Ikastolara joan-etorria, Aiara, Amurrio, Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Artziniega, Okondo, Orozko, Ugao eta Balmaseda herrietatik.

Autobus zerbitzua erabiltzeko, indarrean den ikasturtearen amaieran aurretiko izen emate aldia zabaltzen da. Garai honetan izena ematen duten ikasleek lehentasuna izango dute. Garraio protokolo bat ere badago indarrean, garraio erabiltzaile guztiek izena ematen duten momentuan onartzen dutena.

OHARRA: Ikastolara etortzeko garraio zerbitzua erabilita, itzulerako bidaia egingo ez duten ikasleek zerbitzuko arduradunari aldez aurretik jakinarazi beharko diote, gainerako ikasleengan ordutegi atzerapenik ez eragiteko.

IBILBIDEAK

1.- ZEBERIO <> UGAO <> ARRANKUDIAGA <> ARAKALDO <> ARETA <> ANBULATORIOA <> IKASTOLA

2.- BALMASEDA <> IKASTOLA

3.- AMURRIO <> IKASTOLA