BIGARREN HEZKUNTZA

Bigarren Hezkuntza berezko ezaugarriak dituzten bi etapatan banatzen da: DBH eta Batxilergoa.

DBHko etapa derrigorrezko eskolaldiari dagokio, 16 urte bete arte ikasle guztiek burutu beharrekoa eta ondorengo ikasketetarako ateak zabaltzen dituena.

Derrigorrezko eskolaldia amaituta, ikasleek Lanbide Hezkiketa ala Batxilergoa aukera dezakete. Batxilergoa ez da derrigorrezko hezkuntza etapa. Azken hau da Ikastolan eskaintzen duguna, gure ikasle gehienek hautatzen duten bidea baita.

Zein da emaitza akademikoen jarraipena Bigarren Hezkuntzan?

Etapa honetan ere ikasleei ahalik eta hezkuntza onena eskaini nahi diegunez, gure ikasleek lortutako emaitzak aztertu eta beste ikastetxeenekin alderatu egiten ditugu. Emaitzez harro gaude eta gure hezkuntza eskaintzaren kalitatea bermatzen dute. Izan ere, DBHko  gure ia ikasle guztiek eskuratzen dute Graduatua Titulua eta eskola porrotaren zifrak -ikasketa uzten edota  titulua lortzen ez dutenena ulertuta- anekdotikoak edo hutsaren parekoak dira.