HAUR HEZKUNTZA 3-6

Zer garatu nahi dugu?

1.Norberaren buruarekiko irudi baikorra. Nork bere ahalmenekiko konfiantza eta besteekiko errespetua.

2.Sormena eta ekimena. Munduari eta inguruneari buruzko ideia propioak .

3.Elkarbizitzan eta elkarlanean trebatzea. Gatazkak era baketsuan ebazteko trebeziak.

4.Komunikatzeko adierazpen bide guztiak:  gorputzeko, ahozko, idatzizko, musika, matematika nahiz plastika bidezkoak.

5.Arrazonamendua eta ezagutza.

URTXINTXA METODOLOGIA

  URTXINTXA proiektuak ikaslea bere osotasunean hartzen du eta konpetentzia orokorrak lantzen ditu: pentsatzen eta ikasten ikasi, norbera izaten ikasi, komunikatzen ikasi, elkarrekin bizitzen ikasi eta ekiten eta egiten ikasi.
Metodo honek talde lana bultzatzen du eta proiektu txikiak landuz ikasten dute, hau da, ikaslea sujeto aktiboa da, dakienetik abiatuz eta esperimentatuz,  berarentzat esanguratsuak diren kontzeptuak barneratzen eta sakontzen joaten delarik.
Euskal kultura abiapuntutzat harturik, munduko beste kulturei irekia den ikuspegi zabal, moderno eta eguneratua du proiektu honek.
Unitate didaktikoa eta ipuina ardatz eta aitzaki gisa harturik, umea ingurunea ezagutzera, kideekin harremanak izatera eta mundua ezagutzera bult
zatzen da. Ibilbide honetan gurasoen laguntza ere sarri eskatzen da: lanak egiten, informazioa bilatzen edo seme-alaben bizipenak aberasten gelan konpartitu ditzaten.
Eta nola ez! Etorkizuneko helduak diren gaurko ikasleak teknologia berriekin harremanetan daude txiki-txikitatik: jolasak, ipuinak, abestiak, olerkiak edo matematikako ariketak  ere egiten dituzte, CD-Rom euskarrian eta gelako maskotaren eskutik.
Psikomotrizitatea Bernard Aucouturierren teorian oinarritzen dugu: jolasen bidez eta giro seguru batean, umeek beren trebezi motorikoak, emozioak, sentipenak eta ezagutzak adierazten dituzte, modu libre eta espontaneoan.
Ingelera Carlos Artigalen gidaritzapean eta Ikastolen Elkarteko Ready for a Story ikasmaterialak erabiliz lantzen dugu. Hizkuntzak hitz eginez ikasten direnez, lehen egunetik egoera esanguratsu eta errealak erabiliz beraien komunikazio konpetentzia garatzeari ekiten diote.

ZERBITZU ASISTENTZIALA

2007-08 ikasturteaz geroztik, familien eskaerari erantzunez, Haur Hezkuntzako 2. zikloko haurrentzat (3-5 urte) zerbitzu asistentziala dugu. Haurtzaindegi zerbitzu honek eskola ordutegia kanpo osatzen du (ordutegi lektiboa hasi aurretik eta amaitu ondoren) ikasturteko  egun lektiboetan zehar. Hileroko kuota: 65€.

ORDUTEGIA:
07:30etik 09:00etara
16:30etik 18:00etara*
*asteazkenetan 14:30etik 18:00etara

Gosari eta askaria barne

Gutxieneko erabilpena lau hilabete oso bat

GURASOEN HARRERA EGUNA

Asteartero Haur Hezkuntzako 2. zikloko gurasoek dute tutorearekin seme-alaben bilakaera akademikoa ezagutzeko aukera. Txanda hartzeko telefonoz deitu, e-maila bidali edo seme-alabaren bidez ohar bat helarazi tutoreari.

ORDUTEGIA:
16:30etatik 17:30etara

Asteartetan

94 672 62 77