
0-1 URTEKO MATRIKULAZIOA, 2025EAN ETA 2026AN JAIOTAKOENA
0 eta urte bateko haurren matrikula, 2025ean edo 2026an jaiotakoena, zabalik dugu dagoeneko.
Jarri gurekin harremanetan eta matrikula bideratzeko egin beharrekoekin lagunduko zaitugu:
94 672 67 37 TELEFONOAN
matrikula@laudioikastola.eus POSTA ELEKTRONIKOAN
GALDETEGI HAU ERANTZUN eta zurekin harremanetan jarriko gara.
ATE IREKIAK
Maiatzaren 9an, larunbata, 0 eta 1 urteko ikasle berrien familiei zuzendutako ate irekiak burutuko ditugu 10:00etatik 13:00etara
Aukera paregabea 0-2 Ziklorako Laudio Ikastolak duen eskaintza ezagutzeko
BATXILERGORAKO MATRIKULA
Batxilergoan 2026/27 Ikasturterako plaza erreserbatzeko eskaera aldia martxoaren 16tik 27ra burutu berri dugu.
Ekainaren 15etik 30era, biak barne, ohiko matrikulazio-aldia izango dugu zabalik. Ez-ohiko matrikulazio aldia berriz, uztailaren 1etik irailaren 30era egongo da indarrean.
Matrikula prozesuari buruzko edozein argibide behar izanez gero, jarri gurekin harremanetan eta matrikula bideratzeko egin beharrekoekin lagunduko zaitugu:
94 672 67 37 TELEFONOAN
matrikula@laudioikastola.eus POSTA ELEKTRONIKOAN
GALDETEGI HAU ERANTZUN eta zurekin harremanetan jarriko gara.
MATRIKULA ARAUDIA
HEZKUNTZA SAILAREN MATRIKULA ARGIBIDE ATARIA



2 URTETIK DBH4 BITARTEKO MATRIKULA
Otsailaren 2tik 13ra 2026/27 ikasturterako matrikula zabalik izan dugu, 2024 urtera arte jaiotakoentzat; hau da, 2026/27 ikasturtean Haur Hezkuntzako 2 urtetik DBH4 bitarteko mailaren batean Ikastolan matrikulatu nahi dutenentzat.
Zure matrikula eskaeraren inguruko informaziorik behar izanez gero, galdetu lasai 94 672 67 37 telefonoan edo matrikula@laudioikastola.eus posta elektronikoan.
MATRIKULA EGUTEGIA
- Otsailaren 2tik 13ra: Eskaerak aurkezteko epea
- Martxoaren 4an: Eskatzaileen zerrendaren argitarapena
- Martxoaren 4tik 12ra; Eskatzaileen zerrendarako erreklamazioak aurkezteko epea.
- Martxoaren 24an: Behin behineko zerrenden argitaratzea
- Martxoaren 24tik apirilaren13ra: Behin behineko zerrendatarako Erreklamazio-epea Eskola Kontseiluaren aurrean
- Apirilaren 13a: Eskabidean atzera egiteko epearen amaiera
- Apirilaren 21ean: Behin betiko zerrenden argitaratzea, maiatzaren 25era arte ikusgai
- Apirilaren 24an: Lurralde-odezkariek esleitutako plazen zerrenden argitaratzea
- Apirilaren 24tik maiatzaren 25era: Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzeko epea
- Irailaren 11: Itxarote-zerrendaren eta plazen erreserbaren iraunaldiaren amaiera
MATRIKULA ARAUDIA
HEZKUNTZA SAILAREN MATRIKULA ARGIBIDE ATARIA
ATARIRA JOAN MAIZ EGINDAKO GALDERAK
EPEA BEHIN AMAITUTA MATRIKULA BURUTU NAHI?
Ikasturte amaieran, ekaineko azken astean eta uztaila hasierako egunetan, ohiko matrikula prozesua burutu ezin eta matrikula izapidetu nahi dutenek eskolatze batzordeari matrikula eskaera luzatzeko aukera izango dute. Egoera honetan bazaude, galdetu lasai 94 672 67 37 telefonoan edo matrikula@laudioikastola.eus posta elektronikoan.
