TXANELA METODOLOGIA

Ikaslea bere osotasunean hartzen duen proiektua
• Gaitasunen garapenean oinarritua
• Ikaskuntza esanguratsua eskaintzen duena eta ikasle aktiboaren bila dabilena
• Haurraren etengabeko motibazioa bultzatzen duena.
• Aniztasuna errespetatzen duena.
• Balioen eta jarreren hezkuntzarekin konprometitua.

Euskal Herri osorako egina

• Herrialde guztietako erreferentziak jasotzen dituena.
• Jatorriz euskaldun nahiz erdaldun diren haurrak euskaraz eta curriculum bateratuan hezteko proposamena.
• Curriculumaren euskal dimentsioari garrantzia ematen diona.
• Euskalduntasunetik abiatuz, kultura unibertsalerako bidea egiten duena.

Diseinu bateratu eta eraginkorra
• Derrigorrezko Hezkuntzarako curriculum deskribapen bateratua.
• Hezkuntza asmoak argi eta zuzen azaltzen dituena.
• Irakasleen berrikuntzaren eta trebakuntzaren bultzatzailea.
• Edukiak lantzeko era askotako euskarriak integratzen dituen proiektua.

Zehar lerroak

• Sexu-berdintasunerako hezkuntza eta hezkidetza.
• Giza eskubideak, harremanak eta Bakerako Hezkuntza.
• Osasunerako Hezkuntza.
• Kontsumorako Hezkuntza.
• Gizarte-komunikaziorako Hezkuntza.
• Bide-Hezkuntza.

Irizpide metodologikoak
• Globalizazioa.
• Ikuspegi eraikitzailea.
• Ikaslearen jarduera, bakarka nahiz taldeka, zehaztasunez deskribatu.
• Denboraren, espazioaren eta baliabideen ustiaketarako orientabideekin.
• Gurasoekiko harremanak bideratzeko proposamenekin

 Txanela proiektuan, globalizazioaren irizpidea aplikatzearen aldeko apustu metodologikoa egin da Lehen Hezkuntzako etaparako. Irizpide komun horri jarraituz, metodologia euskarri guztiak elkarren osagarri dira: testuliburuak, hiztegiak, bideoak, abestiak edo softwarea. Guztietan komikiko pertsonaien gorabeherek osatzen dute haria edo ardatza, eta garatzen den sekuentzia tematikoan zehar edukiak euskarri askotarikoen bidez lantzen dira. Etapako ikasmaterialgintzari dagokionez, berrikuntzarik aipagarriena da lehenengo aldiz gai guztien lanketaren sekuentzian erabat txertaturiko CD-ROM interaktiboa erabiltzen dela. Planteamendu horrek ikaslearen aniztasunari eta behar zehatzei eran-tzuten die.

Gaien trataera bera ere berri-tzailea da. Gertuko eta egungo eduki eta gaiak ez ezik,  pertsonaiek denboran eta espazioan egiten dituzten bidaietako garaiak lantzen baitira: dinosauroen garaia, Erdi Aroa, Asia edo Afrikako kulturak... Trataera horrek, oinarrizko edukiak barneratzeaz gain, inguruaren beste ikuspegi bat eskaintzen dio ikasleari, bere motibazioan eragin zuzena sortzen duelarik.

Bestetik, ikaskuntza esanguratsua eta eraikitzailea bideratzen da proiektutik. Horrela, unitate didaktikoen interesguneen gaineko garapen globalaren laguntzaz, gaiak eta ikasleen bizipenak zein beharrak uztartzen ditu Txanela Proiektuak. Izan ere, ikasleen globaltasuna - alderdi afektiboa, kognitiboa eta somatikoa- aintzat hartzeaz gain, hainbat jarduerekin batera alderdi horiek zaintzen dituen interakzio estiloa proposatzen da. Gakoa ikasleari entzutean datza, adierazteko aukerak etengabe aktibatzen zaizkiolarik.