Orientazioa

IKASLE, GURASO ETA IRAKASKUNTZAKO PROFESIONALEN ORIENTAZIORAKO TALDEA

     Laudio Ikastolak mota guztietako ikasleak hartzeko borondatea du, zernahi direlarik ikaslearen ezaugarri kogniti-boak, fisikoak, maila sozioekonomikoa, jatorria eta abar. Ikasle guztiak hartzeko prest agertzeaz gain, ikasle bakoitzari eskaini dakizkiokeen aniztasunaren trataerarako neurririk egokienak hartzea bultzatuko du, horretarako behar diren baliabideak eskainiz.

Inklusibitatea
    Inklusibitatea helburu izanik, aniztasunaren trataeran ikasleen berariazko premiei erantzuteko eta ikasleak oinarrizko konpetentzien gutxieneko maila eskuratzeko berrikuntza, hobekuntza eta esperimentazioa bultzatuko ditugu alor guztietan: inklusioa ardatz duen pedagogia, ikasmaterialen ezarpen esperimentala, irakas metodologietan –lan kooperatiboa, berdinen arteko tutoretza, kontzientzia fonologikoa…-, antolakuntza eta funtzionamenduan, kudeaketa tresnetan, bizikidetzan, kotutoretzak, teknologia berrien aplikapenetan, proiektu berritzaileetan, jendarteko eragileekin lankidetzan, gurasoen parte hartzea handitzea…

Besteak beste honako neurri hauek erabiliko dira:
• Ikastalde arruntean laguntza ematea.
• Taldekatze malguak eta talde banaketak, eskolatze aldiaren malgutasuna.
• Aukerako ikasgaien eskaintza.
• Indartze neurriak.
• Curriculumaren egokitzapenak, curriculuma zabaltzea.
• Ikasgaiak jakintza-eremuetan biltzea, ikasleak dituen irakasle-kopurua murrizteko.
• Hezkuntza laguntza espezifikoa behar duten ikasleen tratamendu banakatua egiteko programak.
• Hezkuntzako esku-hartze berariazko proiektuak.
• Curriculum anitzeko programak.

 

Aniztasunaren trataera
    Ikasleak izan ditzakeen premia berezien detekzio goiztiarrari garrantzi berezia emango zaio. Detekzio goiztiarrak trataera egokienerako lehen urratsa izanik, ikaslearen tutorea, orientazio taldeko profesionalak, ikaslearen gurasoak, ikastolaz kanpoko profesionalak eta Berritzeguneko aholkulariak modu koordinatuan jokatuko dute, kasuan kasuko erabakirik egokienak hartzeko.

    Era berean, oinarrizko konpetentzien jabekun-tzan premiak susmatzen diren unetik ikasleari horiek gainditzeko laguntza eskainiko zaie. Horretarako Ikastolak baliabideak eskatuko dizkio Hezkuntza Sailari eta honek emango ez balitu, ahaleginak egingo ditu bere kabuz lortzeko.

    Aniztasunaren trataera inplikatzen duten baliabide eta neurrien planifikazioa, profesional desberdinen arteko koordinazioa (Irakasleak, kanpoko profesionalak, Ikasketa Buru, Berritzeguneko aholkuari etab. ) eta ebaluazioa Ikastolako Orientazio Taldeak bideratzen du .

    Inklusibitatearen printzipioari eutsiz, momenturen batean ikasle baten premiei erantzunik onena eman ahal izateko, horretarako baliabiderik Ikastolan ez egonik, Ikastolatik kanpoko baliabiderik egokiena bilatuko zaio halakoaren beharra duen ikasleari.

Orientazio Mintegiko xedeak
Hau guztia aurrera eramateko, OMIko kideek (Orientadorea eta  Pedagogia Terapeutiko 3 irakasle) xede hauek dituzte:

• Irakasle, ikasle eta gurasoentzako orientazioa eta aholkularitza eskaini.
• Hezkuntza Premia Bereziak dituzten ikasleak identifikatu, jarraitu eta baliabideen antolaketa egin.
• Hezkuntza Premia Bereziak dituzten ikasleekin arreta eta jarraipen zuzena (tutore, kanpoko profesional eta gurasoekin) egin.
• Ikasle etorkinei harrera protokoloa martxan jarri, irakasleekin koordinazioa eta baliabideen antolaketa egin.
• Familiei zuzendutako formazio saioak eskaini Guraso Eskolaren bidez.
• Ikasleei nahiz familiei DBH eta Batxilergo ondorengo ikasketei buruzko orientazio saioak antolatu
• Hezkuntza Administraziorekin –Berritzegunea, Ikastetxe atala…- harremanak izan eta agiriak -paperean nahiz aplikazio informatikoan- bete.
• Orientazio Mintegiko berariazko betebeharrak burutu.