GARRAIO ZERBITZUAK GELTOKI ESKAINTZA BERRIA EGINGO DU LAUDIO ETA ARAKALDON

    Ikastolak garraio zerbitzuaren  ibilbideen moldaketa aztertu du erabiltzaile kopurua handitzeko asmoz.

    Egitasmoaren ondorioz, Arakaldo herrian eta, Laudioko Anbulatorioan, Gardean, Eroskin, Baias- Zumalakarregi gurutzadan eta Plazan geltoki berriak sortuko dira.

    Erabiltzaile kopuruaren arabera moldatu, finkatu eta baieztatuko dira aldaketa hauek. Abiapuntu gisa ordutegi orientagarria erantsi dugu, finkatzen diren geltokien arabera alda daiteke eta.

    Datorren ikasturtean ikastolako garraio zerbitzua erabili nahi duten ikasle guztiek (aurten erabil-tzaile izan zein ez) beheko izen emate orria bete eta idazkaritzara helarazi beharko dute ekainaren 13a baino lehen.
    Plaza kopuruetan arazorik egonez gero, izen emate orria ekartzen ez duenak lehentasuna galduko du autobuseko zerrendan.

    2013/2014an garraio zerbitzuan alta emateko orria eskuratzeko, egin klik HEMEN.