Abian da Grezian errefuxiatuta dauden pertsonentzako arropa bilketa

Laudio Ikastolako Batxilergoko ikasleek sortutako HESIHES kooperatibak Grezian diren errefuxiatuak laguntzeko Zaporeak proiektuarekin abiatutako elkarlanarekin aurrera jarraitzen du.

    Oraingoan Zaporeak proiektuak Euskal Herrian abiatutako arropa bilketa bideratzen ari dira Laudio Ikastolan. Gelaz gela ikasleak motibatzeko azalpen saioak eskaini dituzte. Hortaz, familiei gaiaz etxean hausnarketa egitea proposatzen dizuegu, guztion artean ekimenerako ekarpena presta dezazuen.

AZAROAREN 22RA ARTE
HAUR ETA HELDUEN ARROPAK BILDUKO DITUZTE

    Haur eta helduentzako neguko arropak: erabilitako txaketa, jertseak, berokiak, galtzak, gonak, osagarriak (bufandak, txanoak, eskularruak, gerrikoak…) edo zapatak bilduko dituzte azaroaren  22ra arte. Poltsak Ikastolako sarreratan, Haur Hezkuntzan zein egoitza nagusian, biltzen ari dira.

BIDALKETARAKO LAGUNTZA

    Hego Euskal Herri osoan bideratzen ari den ekimen honetan bildutakoa Greziara bidaltzeko, laguntza ere eskatzen dute. Izan ere, laguntza Greziaraino eramango duen palet bakoitzak 150 euroko kostea du. Laboral Kutxako ES18-3035-0103-84-1030037127 kontuan diru ekarpenak biltzen dituzte eta Ikastolako idazkaritzan ere ekarpenak biltzeko itsulapikoa aurkituko duzue.

Etiketak: