LAN IKUSGARRIA EGIN DUTE 5 URTEKOEK GORPUTZA GAIA LANTZEKO

Haur Hezkuntzako 5 urteko mailan ""GORPUTZA" gaia landu dugu azken hilabetean eta benetan diogu gustura aritu garela, asko ikasi dugula eta zuek ikusteko moduko zerbait ere sortu dugula. Hasteko  gure gurasoek sekulako lana egin dute gu jaio ginen eguneko gora beherak kontatzen ETA GEHIENAK EUSKARAZ GAINERA!!!  benetan TXAPELDUNAK izan direla esan dute andereñoek. Guk ere, dagoeneko, gauza asko dakigu gure gorputzari buruz. Andereñoak ere lagundu digu informazio gehiago bilatzen .... eta honekin guztiarekin lan handia egin dugu: informazioa bilatzen, partekatzen, eztabaidatzen, ... Orain pasabide eta eskailerak dotore-dotore jarri ditugu guk egindako lanekin eta sartzen diren guztiak begira-begira gelditzen dira (uste dugu txundituta gelditzen direlako dela)