DBH3ko ikasleek telefono mugikorrak bilduko dituzte "Gatazkarik gabeko teknologia" kanpaina barruan

Kongoko Errepublika Demokratikoan, batez ere herrialdearen ekialdean, koltan mineralaren munduko erreserbarik  handiena aurkitzen da; mineral hori gabe, ezinezkoa izango genuke teknologia berriak erabiltzea: mugikorrak, tabletak, ea.

Mineral honen erauzketa, prozesamendua eta salmenta talde armatuek kontrolatzen dute, eta infernua bilakatu dute Kongo E.D.. Bost milioi lagun baino gehiago hil dira azken hogei urteetan; pila bat lagun lekualdatu behar izan dira; eta, urtean, ehun mila emakume baino gehiago bortxatuak izaten dira.

Era zikinean lortzen den mineral hau iristen da gure eskuetara gure mugikorretan ezkutatuta. Horretaz oso jakitun izan gabe ere, meatzeetan hainbeste jende esplotatzen jarraitzea eta gatazketan esku hartzen duten talde armatuei eustea finantzatzen laguntzen dugu.

Ekarri zure mobil eta kargadore zaharrak Ikastolara

Laudio ikastolako DBHko 3. mailako ikasleok Kongoko egoera hau salatu nahi dugu eta horretarako bat egiten dugu ALBOAN GKEak aurrera daraman "Gatazkarik gabeko teknologia"  sentsibilizazio kanpainarekin.

Ekarri Ikastolara erabiltzen ez dituzun mugikorrak eta kargadoreak!!!!! Berziklatuko ditugu !!!!!

Bilketa egunak: maiatzak 29tik ekainak 5erarte.

Bilketa puntu bi egongo dira: Laudio ikastolako idazkaritzan eta  Haur Hezkuntza eraikuntzan.

Etiketak: