Orozkora egindako txangoaren erreportaia prestatu dute Hizkuntza tailerrean

Orozkoko bidaia

Maiatzaren 10ean, 9:20 etan Laudioko plazako autobus geltokian gelditu ginen Orozkora joateko, nahiz eta eguraldi txarra izan, ez genuen Presatxu baserrira eta museorako txangoa bertan behera utzi, Dbh 2 ko hizkuntza tailerreko kideek.
 
Orozkora heldu ginenean, Presatxu baserrira abiatu ginen  ogia nola egiten den ikustera. Baserriko emakumeak,Juliak, ogia nola egiten duen azaldu zigun. Lehenengo eta behin ogiaren legamia non zeukaten gordeta erakutsi zigun. Ondoren ogia egiten zuten egurrezko labera eraman gintuen. Presatxu baserrian egiten duten ogia dastatzeko aukera izan genuen. Ogia oso goxoa zegoen.

 Presatxu baserria atzean utzi eta Orozkoko museora joan ginen. Museoaren atean neska gidari bat gure zain zegoen. Garai batean jauregia izandako eraikin batean kokatuta dago museoa. Bertan Orozkoko bailaran nekazariek eta abeltzainek zeukaten bizi modua, ohiturak,tradizioak,  lan moduak etb. hurbilagotik ezagutzeko aukera ezin hobea izan genuen:  baserrietako tresnak, lurra lantzekoak, …. Txakurrak abeltzaintzarako oso baliagarriak izan ziren baserria eta ardiak zaintzeko. Artzainaren txabola ere barru barrutik ikusi ahal izan genuen.     

Denbora librea oso dibertigarria izan zen, hamaiketakoa jan eta gero kide batzuk eskupilotara jolasten egon ziren, partiduak jolasten zeuden bitartean beste batzuk modako dantzak, txisteak kontatzen eta… ibili ziren.
 Eskupilotan Kide batek partidu asko irabazi zituen, baina beste kideak denak batera irabazi zuten. Denbora librean oso ondo pasatu egin genuen. 

Autobusa hartzeko ordua hurbilago zegoela autobus geltokirantz abiatu ginen.  Urrun ez zegoen gozoki denda batetik pasatu, erosketa batzuk egin eta solasaldian igaro genuen denbora. Apur bat berandu bazen ere,autobusa heldu, igo eta Laudiorako bideari ekin genion. Laudion iritzi eta gutako batzuk ikastolara igo ginen eta beste batzuk berriz euren etxera joan ziren. Egun interesgarria igaro ostean.. 

Etiketak: