Sukaloreka taldeak ikasturtean zehar landutako gaien laburpena aurkeztu du

Ikastolako Sukaloreka taldeak ikasturtean zehar landutako gaien laburpena aurkeztu du. "Gu sukaloreka taldea gara. Taldearen izena sortzeko sukaldaritza, ortua eta elikadura hitzen silabak elkartu genituen. Tailer honetan 5 pertsonek parte hartzen dugu. Gauzak guztion artean erabakitzen ditugu" kontatu digute

Zer landu duzue sukaldaritzan?

Sukaldaritzan bost errezeta egin ditugu eta hauek dira:
1.    Arrautza, saltxitxa eta patata frijituak
2.    Txaka entsaladarekin
3.    Entsaladilla letxugarekin
4.    Tortilla bakailoa
5.    Patata entsalada

Eta elikadura arloan?

Elikadura mota desberdinak landu ditugu:
1.    Zeliakoa: glutenari alergia izatearen ondorioz sortutako gaixotasuna.
2.    Begetarianoa:Begetarianoa da jendea nahi ez duenean jan okela, eta arraina.
3.    Hipoproteikoa:proteina gutxi jatea edo gutxiagotzea esan nahi du hipoproteikoa izatea.

Zer landatu duzue ortuan?

Landatu ditugun barazkiak eta loreak hauek dira: letxuga  berdea, eskarola ,letxuga moreak, perejila,marrubiak, menta, iarrak, pentsamenduak, petuniak eta primulak

Etiketak: