Kazetaritza, fruta eguna eta KiVa aztertu dituzte kazetari taldeko kideek

Laudio Ikastolako kazetari taldeko partaideek elkarrizketak landu dituzte. "Galdetegi honekin jakin nahi genuen zer iritzi duten Laudio Ikastolako pertsona batzuek hainbat gairi buruz. Horretarako,parte hartu dute 3 ikasle, jantokiko langile batzuk, irakasle batzuk, idazkaritzako langile batzuk eta bi ama (Kazetarion amek)" azaldu digute.

Elkarrizketatan gai ugari aztertu dituzte: "Elkarrizketa hauekin ea zertan lan egiten duten jakin nahi genuen, ea zer dakiten kazetaritzari buruz, ea zer iruditzen zaien fruta eguna egitea eta Kiva ikastola izatea".

Esperientzia oso positiboa izan da beraientzat eta elkarrizketatan parte hartu duten guztiei eskainitako laguntza eskertu nahi izan diete: "Elkarrizketak behatu ondoren, bakoitzaren lana desberdina dela konturatu gara, kazetaritzari buruz asko dakitela esan dezakegu, fruta eguna izatea ikastolan osasuntsua dela uste dugu eta kiva ikastola beharrezkoa dela gure Ikastolan arazorik ez egoteko. Mila esker guztioi!"

Elkarrizketak bideoz eta idatziz jaso dituzte gure kazetariek:

BIDEO ELKARRIZKETAK

IBABE ETA SAIOA

Endika: Kaixo, gu kazetariak gara eta Ibabe eta Saioari galdetegi bat prestatu diegu.
Zer egiten duzu lanean?

Ibabe: Kaixo, Endika eta Iban. zer egiten dudan lanean… gauza asko egiten ditut. Lehenengoz, disfrutatu, asko gustatzen zaidalako nire lana. Bigarrenez, zuei irakatsi, gauzak erakutsi, baina zuengandik ere ikasten dut, egunero egunero pila bat ikasten dut. Beraz, oso ondo pasatu, lan pilo bat egin eta asko disfrutatzen dut.

Iban: Eta zuk Saioa, zer egiten duzu lanean?
Saioa: Kaixo, nik egiten dudana da saiatzea  ikasleei irakasten lantzen ditugun gaiak eta batez ere beraien nahiak kontuan hartuta, motibazioa,...  

Endika: Zer da kazetaritza?
Ibabe: Bueno ba, kazetaritza pertsonak informatzeko modu bat da. Gertaera horiei buruz zerbait jakiteko ekintza edo informazioa ematea da. Zuek azkenean berdina egiten duzue, jendea gure nahiekin eta gure ideiekin informatuko duzue .

Iban: Zer da kazetaritza?
saioa: Ba kazetaritza da zerbaiten inguruan informazioa ematean edo berri bat kontatzea.

Endika: Zer iruditzen zaizue fruta eguna izatea ikastolan?
Ibabe: Fruta eguna egitearen ideia? bai asko, oso ideia ona iruditzen zait, elikadura oso garrantzitsua delako gure osasunerako eta elikadura osasuntsu baten bila joatea oso ideia ona delako. Zergatik? hamaiketakorako normalean zer ekartzen dugu? gailetak, txokolatea...,beraz egun honekin zertan laguntzen dugu? elikadura hobetzen,gure osasunari on egiten.

Iban: Zer iruditzen zaizue fruta eguna izatea ikastolan?
Saioa: Uste dut oso ondo dagoela ohitura osasungarria delako, fruituak ematen digu elikadura on bat izatea eta holan osasuntsu gaude.

Endika:Gustatzen al  zaizu KIVA ikastola ? Zergatik?
Ibabe: KIVA ikastola izatea? uste dut oso garrantzitsua dela, zergatik? denok dakigun moduan ba guztion gain errespetua izateko eta Kiva programa aurrera eramaten dugulako, hainbat ekintzen bidez.

Iban: Gustatzen al  zaizu KIVA ikastola ? Zergatik?
Saioa: Ba Ibabek esan duen bezala, uste dut beharrezkoa dela ikastola guztietan, holan errespetua sustatuko dugu eta gure elkarrekiko harremanak oso onak izango dira.

KARMELE (ENDIKAREN AMA)

Endika: Zer egiten duzu lanean?
Karmele: Etxeko andrea naiz eta gauza asko egiten ditut.

Endika: Zer da kazetaritza?
Karmele: Informazioa ematea jendeari.

Endika: Zer iruditzen zaizu fruta eguna izatea ikastolan?
Karmele: Asko gustatzen zait, umeek elikadura ona dutelako.

Endika:Gustatzen al zaizu KIVA ikastola? Zergatik?
Karmele: Bai,jendeari errespetatu behar diogulako.

TERESE (IBANEN AMA)

Iban: Zer egiten duzu lanean?
Terese: Etxea atondu, arropek garbitu, erosketak egin, janaria prestatu eta etxeko familia zaindu.

Iban: Zer da kazetaritza?
Terese: Gai bateri buruz ikerketa egin eta idatzi beste pertsona batzuk jakiteko.

Iban: Zer iruditzen zaizu fruta eguna izatea ikastolan?
Terese: Oso ondo, osasuntsua da.

Iban: Gustatzen zaizu KIVA ikastola? Zergatik?
Terese: Bai gustatzen zait, errespetu arauak ikasten direlako eta praktikan jartzen direlako.